ONGI ETORRI!!!

Este es el Blog de LANIK Expedition Team, una kuadrilla formada por, ayer personas hoy amig@s, que a lo largo de sus vidas se han ido uniendo para forjar amistad.
Este es nuestro punto de unión, y el lugar donde desahogarnos y contar nuestras batallitas, por lo que seguramente no encontrarás nada interesante pero sí un txoko en internet donde pasar al menos un buen rato y sonreir.
Sin más, lee, diviertete, sé feliz y, sobre todo, no te olvides de dejar al menos un comentario de visita.

EMAIOK AZKARREGI!!!

domingo, 30 de junio de 2013

I. DONOSTIAKO HERRI TRIATLOIA

Begiak ireki, oina lurrean jarri eta euria ikustea zalantzak sortu zituen azkeneko korrikaldia egin zuen moduan. Buelta erdia, eta berriz ere begiak itxi eta segituan, jauziak, pauso bortitzak, korrikaldi zentzugabeak, azkenean koltxoira itzultzeko. Buelta pare bat, begien kliskada luzeak, egonezina eta proba berri bat egitera. Lagunen laguntzari agur esan eta ohera hirugarrengoz baina buru barruan, bihotzean, aurreko egunean irakurritako hitzen oihartzuna. Ezin naiz damutu, ezin naiz zapore gazi horrekin betirako geratu. Gora, orain bai, gora berriz ere ez erortzeko. 

Bederatziak eta ni etxetik ateratzen, triatloia ez da hasi baina "kuatloia" bai niretzat. Kotxean hegan egin eta hasiera puntutik ezin gertuago aparkatu. Eskerrak. Dortsala hartu, banku batean aldatu, karneta ahaztu, igeri egiteko betaurrekoak bezala, modu txarrean, era desegokiz dortsala jarri... Ezer prestatu gabe, dena prest.


Hasten da urperaketa kolpeen artean, ohiturari jarraituta, jadanik ez nau harritzen. Besokada lasaiak, arnasketa urduriegiak. Arrokak, ondarra eta lehenengo transizioa. Orduan magia, onura, ontasuna, bihotz on batek eragindako magia, nor ote? eskerrak hari. Bizikletarekin aurrera, hasiera deserosoa jarraipen egokia emateko, indartsu sentitzeko eta bigarren transizio azkarrari paso emateko. Urratsez urrats banijoa motel, lasai, baina seguru, gutxitik gehiagora, dena kontrolatuz.


Badago, jadanik nire barnean, besokadak, pedal kolpe eta oinkadei esker, baina baita gogo, ausardi eta ametsei esker. Eta nola ez, ontasun, jakitun eta ametsei esker. 

"Ez egin lo atseden hartzeko, eginzazu lo amets egiteko" (G.Larrea)

00:45:44 New LANIK Record


No hay comentarios: